XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bartzelona'tik

- Araudiarekin bizi dan Katalunia orretzaz zerbait idatziko zenuala agindu zenun ba lengoan Ibiltari!.

- Bai, agindu nizun, ta agindua zorra dala esan oi danez, zorra kitatzeko agindua betetzen saiatuko naiz.

- Araudia daukatelako lur jota daudela diote emen batzuek.

- Ori diotenak edozer gauza esango luteke.

Beasain'go olan lan gutxi badago, Araudiagatik dala ere esan dute, ta zuk badakizu guk oraindik Araudirik ez degula.

- Bai, ori badakit baña...

Araudia daukan Katalunia orren berri jakin nai det.

- Begira ba, Araudidun Katalunia ortan Araudiagatik lur jota daudela esatea, oraindik beintzat astakeri biribilla da.

Zuk ondo dakizu, Araudia, Katalunia'ri gauza batzuetan bere kasa bizitzeko eskubidea ematen dion Legea dala.

Eta Lege orren ondorenik, oraindik ez dago, ez onik, ez txarrik.

- Baña len baño geiago ordaindu bear omen dute.

- Oraindik iñori ez diot entzun ezer geiago ordaintzen dutenik, eta jakin bear dezu makinatxo bat zirikatu ditudala.

Gañera kataluniarrak oso komerzianteak dituzu, eta ez det uste ain buru ariñak izango diranik, euren kalteko lege bat euren bizkarreratzeko.

- Ez dirudi.

- Ezta gutxiago ere.

Gertatzen dana, Araudi ori iritxi arren, oraindio gauza askok len bezelatsu jarraitzen dutela, bada lege baten ondore on edo txarrak ez dira gabetik goizera ezagutzen.

Gañera, gaur agintzen dutenak, lenago beti mendeko izanak dira, ta auek egiten duten guzia len agintzen egon diranentzat oso txarra izan oi da.

- Euzkadi'n gertatzen danen antzera.

- Bai.

Salerosle batzuek gutxi saltzen badute eta irabazi gutxi badaukate.

Araudiagatik dala uste dute.

Baña auentzat lege guziak dira txarrak, eta Araudirik ez daukaten España'ko beste alderdietan ere asko obeto ez daudela esaten diezunean, Bai, guzikoa da ta, esanda uzten zaituzte.

- Kataluniarrak ere bai al daude Araudi aurka.

- Oso gutxi, baña batzuek bai.

Erre-erre eginda dagon batekin itz egin det, eta bere okerra ezagutu ta buru makur gelditu da.

Esaten zuan Araudiak Katalunia'ri lur jo eragin diola, len zuk zeniona, ta nik zergatik galdetu nionean, Zer galdurik ez duten gizonak, gaur agintzen dutelako erantzun zidan.

Eta ori erriak ala nai zuelako, au da, autarki irabazi zutelako izango zala, baña agintzen dutenak gaizki egiten badute, bigar edo etzi, erriak beste batzuek autu leizkela.

Au etzala Araudiaren errua, erriarena baizik esan nionean, arrazoi eman zidan.

- Gañerantzean Araudi aurka iñor gutxi dago.

Eta Katalunia alde, gogor ere gogor ari dira.

Batez ere izkera ta irakaskintza gaietan.

Zedula bat ikusi det, alde batetik katalaneraz eta bestetik españeraz idatzia.

Eta Udaletxeko erabaki bat ere bai, emetik aurrera erabaki idaztia edo Libro de Actas katalaneraz idazteko.

- Gogortxo orduan.

- Bai.

Orain 1874 errizia edo guardias de seguridad Katalunia'renak jartzera dijuaz, bakoitzari urteko 3250 laurleko irabazia ipiñirik.

-¿Lengo errizaiaz gañera, ala?.

- Ez.

Euren lurretara aldegin duten eta abarren ordezko.

Eta jakiña, orain errizai oiek guziak kataluniarrak izango dira, eta ara onura eder ta on bat Araudia dalako.

- Esan leike orduan, kataluniarrak ez daudela Araudiarekin damututa.

- Ezta gutxiago ere.

Gaur Katalunia ere, lanik eaz dala, irabazi txikiak daudela, eta abar, gaizki dago, baño ez Araudia dualako.

-¿Eta gure Araudiatzaz zer diote?.

- Kataluniarrak gure Araudi alde itz egiten dute, eta euskotarrari arpegi argia jartzeakin batera, Araudia aldeko elkarrizketa sortzen dute.

Baña or-emen Araudia amorratzen daudenak arkitzen dira, batik bat españarrak, eta oietzat beste batean itz egingo degu.

J. L.

Ibiltari.